Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia izan dute jokoan gaur goiz-eguerdi partean. Neskek bigarren faseko norgehiagokak izan dituzte, eta mutilek, berriz, kopako final-zortzirenetako neurketak. Badirudi neguko hotz eta euriak atzean geratu direla; izan ere, eguraldia lagun izan dute gaur, eta horrek mesede egin die guztiei ere jokatzeko orduan. Gainera, jende dezente animatu da partidak bertatik bertara ikustera.