Zozketa

'eRRe. Aldarri bat bertsoz' eta 'Burbuja doble' emanaldietarako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2022ko martxoaren 21a

Lanku taldeak 'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldia eskainiko du ostiralean, 20.00etan. Igandean, berriz, familia osoentzat saioa izango da: 7 burbujas taldearen 'Burbuja doble' antzezlana. Umeentzat saioa 16:45ean hasiko da.

Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da asteburuan herrian. Izan ere, bi emanaldi eskainiko dituzte Modelo aretoan ostiralean eta igandean. Bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia izango da ostiralean, Lanku taldeak eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldia eskainiko du 20.00etan. Igandean, berriz, familia osoentzat saioa izango da: 7 burbujas taldearen Burbuja doble antzezlana. Umeentzat saioa 16:45ean hasiko da.

Zarauzko Hitzak saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Hala, ostiraleko saiorako zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, eta, aldiz, igandeko saiorako sarreren zozketan parte hartzeko hemen dute aukera.

Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide