Itziar Ugarte idazleak eta kazetariak iaz argitaratu zuen Susa argitaletxearen babesean Gu gabe ere bere lehen poema liburua, eta atzo arratsaldean aipatu lanean oinarritutako errezitaldia eskaini zuen Garoa liburu dendan. Idazleak Ane Garcia Lopez musikaria izan zuen lagun, eta bertaratu zirenek biziki gozatu zuten saioarekin.