Ate irekiak egingo dituzte asteburuan Zarauzko Arte eta Historia Museoan

Aritz Mutiozabal 2022ko martxoaren 18a

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzen ari diren honetan, Zarauzko Arte eta Historia Museoak ate irekien jardunaldiak egingo ditu asteburu honetan. Beraz, doan bisitatu ahal izango da larunbatean eta igandea, inolako erreserbarik egin gabe; bihar, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta etzi, 16:00etatik 18:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide