1936 eta 1938 bitartean, MacKendrick iragarki desberdinetarako gidoiak idazten hasi zen, bere garaian publizitatearen munduan iraultza suposatuko zuten lanak. 1937an MacKendrickek film baterako lehen gidoia idatzi zuen, Roger MacDougall lehengusuarekin batera.
Bigarren Mundu Gerraren hasieran, MacKendrick britainiar gobernuaren Informazio Ministerioak kontratatu zuen, britainiar propaganda filmak filmatzeko. 1942an Aljeriara joan zen eta ondoren Italiara, frontearen Dibisio psikologikorako lanean. Erreportajeak, dokumentalak eta irratiko berriak egin zituen. 1943an, Roberto Rossellini errealizadore italiarraren bigarren unitatearen zuzendari bihurtu zen, Roma, hiri irekia filmean.
Ondoren, film sarituak zuzendu zituen, 1951ko The man with the white shirt komedia nabarmenduz, Roger McDougallen antzezlan batean oinarritua.