Anaitasunarekin kontratua luzatu du Ander Torrikok

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 17a

Argazkia: Anaitasuna

Ander Torrikok Helvetia Anaitasunako jokalaria izaten jarraituko du gutxienez 2022-2023 denboraldira arte. Zentrala eta Nafarroako kluba ados jarri dira bien arteko lotura beste urtebetez luzatzeko.

Ander Torriko jokalariak beste urtebetez jarraituko du Iruñeko eskubaloi klubean. Oraindik ere lesio batetik sendatze lanetan dabil. baina, hala ere, Anaitasunak kontratua berritzea erabaki du.

Torriko orain urtebete lesionatu zen, Asobal ligako partida batean: eskuin lotailua hautsi zuen, eta operatu behar izan zuten. Joan den otsailean, denboraldi honetako bigarren itzuliaren hasieran, pistetara itzuliko zen. Hala ere, abenduan kirofanoetara itzuli behar izan zuen, San Miguel Klinikan berriro ere lotailu berean lesioa izan zuelako.

Pozik da Torriko kontratu luzapenarekin, eta eskertu du klubak erakutsi dion konfiantza. “Taldean jarraitu nahi izate horrek poz eta lasaitasun handia ematen dit". 

Sendatze lanetan murgilduta, optimista dela dio zumaiarrak: "Ez dago besterik; ezin zara mezu negatiboak bidaltzen egon zure buruari. Itzuli eta ondo osatuko zarela pentsatu besterik ez duzu egin behar”, azaldu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide