Udalak ordezko bake-epailea aukeratzeko deialdia egin du

Elena Marguello 2022ko martxoaren 17a

Apirilaren 4a bitartean jaso ahalko dute interesa dutenek prozeduraren eta lanpostuaren inguruko informazio zehatza, Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Zarauzko Udalak hasiera eman dio ordezko bake-epaile kargua aukeratzeko deialdiari. Postu hori betetzeko interesa duen orok prozesuaren eta lanpostuaren inguruko informazio zehatza jaso ahalko du Herritarren Arreta Zerbitzuan, apirilaren 4a bitartean.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, eskaera egin duten pertsona guztien artetik bake-epailea aukeratuko du Udalak. Eskatzailerik ez  badago, Udalbatzak modu askean aukeratuko du bake-epailea, prozeduraren baldintza berdinekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide