Zozketa

Zozkatu ditu Zarauzko Hitzak 'Antonia' antzezlanerako sarrera bikoitzak

Zarauzko hitza 2022ko martxoaren 17a

Bihar, ostirala, 20:00etan eskainiko dute ikuskizuna Modelo aretoan, eta parte hartu duten irakurleen artean zozkatu ditu Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz.

Javier Liñera eta Ekoma Teatroak Antonia antzezlana taularatuko dute bihar, ostiralean, Modelo aretoan. Zarauzko Hitzak Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu emanaldirako zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean, eta irabazleak Belen Murua eta Eva Carrillo izan dira. Irabazleek Modeloko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 8 eurotan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide