Zarauzko Eskubaloiko zuzendaritzako kide ohiei omenaldia

Zarauzko Hitza 2022ko martxoaren 16a

Eskubaloiko zuzendaritzako kide ohiei eginiko omenaldia. (Luis Epelde)

Amenabar Zarautzek Asobal ligarako igoera faseko lehen partida jokatu zuen igandean Bartzelona B taldearen aurka, Aritzbatalden. Partida hasi aurretik, urte askoan Zarauzko Eskubaloiko zuzendaritza batzordeko kide izandakoei omenaldia egin zieten.

Zapiak jarri zizkieten oroigarri gisa, eta herriko zaletuek txalo artean hartu zituzten. Luis Epeldek ateratako argazkiotan dago ikusgai momentu hunkigarria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide