Auritzberrin aritu da kantuan Montetxio Korua

Aritz Mutiozabal 2022ko martxoaren 16a

Korrika Kulturalak gonbidatuta, Auritzberrin izan zen joan den larunbatean Montetxio Korua, Lasarte-Oriako Xumela abesbatza eta Porrotx pailazoa bidelagun zituela.

Ongietorri beroa jaso zuten goizean herriko plazan, eta Nafarroako mendialdeko euskararen eta euskal kulturaren errealitatearen berri jaso zuten, Irati Irratiko eta AEKko kideen eskutik. Jarraian, kantujira alaia egin zuten eguerdian, txistulariekin eta eskualdeko eskoletako familiekin. 

Bertako produktuekin auzolanean prestatutako bazkari herrikoiaren ostean, kontzertua eskaini zuten herriko elizan, Auritzberriko eta Orreagako abesbatzekin batera. Abesbatza guztiek elkarrekin Nafarroako ereserkia interpretatu ondoren biribildu zuten emanaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide