Saharako hautsa Zarautzera ere heldu da

Aritz Mutiozabal 2022ko martxoaren 15a

Hauts gorria lurrean. (Aritz Mutiozabal)

Azken egunotan izandako hego haizeak Saharako hautsa ekarri du Euskal Herrira. Zarautzen ere, beste herri askotan bezala, gorri koloreko hauts geruza batez eztalita esnatu dira kaleak, plazak, edota autoak. Kalimak ez du eraginik osasunean, baina, adituen arabera, asma dutenek nabaritu egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide