Aisialdirako aukera eskainiko du Urola Kostako Itaiak datorren larunbatean. Putzuzulo gaztetxean egingo dute jaialdia 20:00etan hasita, eta hiru talde entzuteko nahiz afaltzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.
20:00etan emango diote hasiera jaialdiari, Nerape bakarlariaren eskutik. 22:00etan, berriz, Desgaraian taldeak eskainiko du kontzertua, eta ondoren, Malakias & Maixa DJak eta abeslariak girotuko dute gaztetxea.