'Libertad' filma emango dute bihar Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2022ko martxoaren 14a

Modelo aretoko saio originalen atalean, Clara Roquet zinegilearen Libertad lehen filma emango dute bihar iluntzean, 20:30ean. Pelikulak kritika oso onak jaso ditu, eta horretaz gain, bi Goya sari jaso berri ditu: bata, zuzendari hasiberri onenarena eta Nora Navasek taldeko emakumezko aktore onenarena.

Vidal familiak alzheimer aurreratua duen amona Angelaren azken oporrak igarotzen ditu bere udako etxean. 14 urteko Norak ez du bere lekua aurkitzen: umeen jolasak barregarriak iruditzen zaizkio, eta helduen elkarrizketak astunegiak. Baina dena aldatuko da Libertaden etorrerarekin, Angela zaintzen duen Rosana emakume kolonbiarraren alabarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide