Amenabarrek 31-34 galdu du FC Barcelona B taldearen aurka

Mireia Galarza Bastida

Asobal ligarako igoera postuetan sartzeko lehen partida izan da gaurkoa. Etxekoen berotasuna, ordea, ez da nahikoa izan talde kataluniarrari irabazteko. 

Aritzbataldeko sarrera guztiak agortuta, gaur jokatu du Amenabarrek Asobal ligarako igoera postuetan sartzeko lehen partida FC Barcelona B taldearen aurka. 

Indarrez beteta zetorren taldea, otsaileko azken asteburuan Villa de Aranda taldearen aurka 33-30 irabazi ostean. 

Etxekoen berotasuna, ordea, ez da nahikoa izan talde kataluniarrari irabazteko, eta asko saiatu arren, 31-34 galdu dute partida. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide