Ziklo berri baten hasierarekin, bueltan da ZarautzON

Elena Marguello 2022ko martxoaren 13a

Ana Zubiaga. (Jakiunde.eus)

Genomaren inguruko hitzaldia eskainiko dute datorren asteartean, Zarauzko Antoniano aretoan, 19:30ean hasita.

Bueltan da ZarautzOn Elkartea, eta ziklo berriari hasiera emateko lehenengo hitzordua datorren asteartean, martxoaren 15ean, jarri dute Antoniano aretoan. Genoma ardatz hartuta, haren ezaugarriei buruz arituko da Ana Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitateko Genetika Arloko katedraduna. Minbiziaren garapenean parte hartzen duten geneen azterketan espezializatua da Zubiaga, eta gaiaren inguruko argibideak azaltzen arituko da, 19:30ean hasita.

Datozen egunetan hurrengo asteetarako hitzordu gehiago iragarriko ditu ZarautzOn Elkarteak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide