Zarauzko Hitzaren zozketak

Zozkatu du Zarauzko Hitzak Kalakaren produktu sorta

Zarauzko hitza 2022ko martxoaren 10a

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatu ditu Zarauzko Hitzak, eta irabazlea Maider Biteri Ugarriza izan da.

Asteartea, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta data bereziaren harira, Zarauzko Hitzak Kalakaren produktu sorta bat zozkatu du irakurleen artean: Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua. Zozketan parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Maider Biteri Ugarriza izan da irabazlea. Karkara jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide