Zinema japoniarraren zikloarekin jarraituko dute bihar, Photomuseumen

Elena Marguello 2022ko martxoaren 10a

Hayao Miyazaki zinema zuzendariari buruzko saioa egingo dute bihar Aula/Gela programaren barruan, 18:00etan hasita. Miyazakiren filmek gizateriak naturarekin duen harremanaz, teknologiaz eta etika bakezalea mantentzeko zailtasunaz hitz egiten dute. Gehienetan, neskatoak eta emakume gazte indartsu eta independenteak dira bere filmetako protagonistak.

Walt Disneyrekin, Steven Spielbergekin edo Orson Wellesekin konparatu izan dute zuzendari japoniarra. Bere animaziozko film ezagunenen artean aipatzekoak dira: Chihiroren bidaia, Mononoke printsesa eta Kaze Tachinu.

Kulturaren zabalkunderako Aula/Gela programa Photomuseumak sustatutzen du, eta Zarauzko Udalak babesten du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide