Eulen-Nuuk txirrindulari taldeak XVIII. Aiztondoko Klasikoa jokatuko du igandean

Elena Marguello 2022ko martxoaren 9a

Eulen-Nuuk txirrindulari taldea. (Jira-Bira)

140 kilometroko lasterketa izango da igandekoa. Txirrindulari guztiak batera joango dira Larrauletik Asteasura bitartean, eta bertan emango diote hasiera lasterketari 10:00etan. Alkizan emango diote amaiera.

Hurrengo astean, martxoaren 17an, Eulen-Nuuk taldearen aurkezpena egingo du Zarauzko Jira-Birak Modelo aretoan, 19:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide