Herritar ugari elkartu da Korrikaren alde Musika plazan

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 5a, 14:36

AEK-k antolatuta, eguerdi partea festa giroan pasatu dute Korrikaren aldeko jardunaldira bertaratu direnek. Umeak kartelak margotzen aritu dira, helduak berriketan eta Korrikako materiala erosten, eta baita trikitilari eta dantzarien saioaz gozatzen ere.

Eguraldiak askorik lagundu ez arren, jende dezente elkartu da Musika plazan AEKren deialdiari kasu eginez, eta goiz pasari amaiera emateko kalejiran ibili dira trikiti doinuen atzetik herrigunean zehar.

Martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da aurten Korrika Amurrion hasi eta Donostiara bitartean, eta herrietan hasiak dira prestaketa lanetan, baita kanpora begirako ekitaldiak antolatzen ere, gaurkoa kasu.

Zarautzera apirilaren 7tik 8rako goizaldean iritsiko da Korrika Getariatik barrena, 04:26an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide