'Espazioa biziarazten' erakusketa ikusgai izango da martxoaren 15era bitartean Zarauzko Jubilatuen Elkarteko Udaberri tabernan. Ihesbide elkartearen iniziatibaz, hamar emakumeren lanak daude erakusgai, eta hala nola, poesia, pintura, eskultura eta eskulanak bildu ditu erakusketak.
Emakume sortzaileen artean aurkitzen dira Amaia Zinkunegi, Joxepi Davila, Kontxi Mendez, Maricruz Etxeberria, Ruth Eizagirre, Helena Ayerbe, Katia Reimberg, Maite Oviedo, Pilar Herrero eta Soraya Ronquillo.
Argazkiak: 'Espazioa biziarazten' erakustetako kideak.