Istripua gertatu da Bizkaia kalean, txirrindulari batek eta auto batek elkar jo eta gero. Antza denez, ezbeharra gertatu den tokira azkar bertaratzeko aukera izan du han inguruan zebilen anbulantzia batek, eta osasun zerbitzuak zauritutako pertsona artatzen ari dira. Istripua gertatu izanaren ondorioz, trafikoa desbideratu behar izan dute udaltzainek.