Larunbaterako, martxoaren 5erako, Korrika Badator goiza antolatu du Zarauzko AEK-k Frontoi Txikin eta kalean. Martxoaren 31tik apirilaren 10era Amurriotik Donostiara izango den Korrikaren harira "herria girotzeko" antolatu du hitzordua Zarauzko AEK-k.
11:00etan emango diote hasiera egunari Korrika dendarekin eta familien txokoarekin 13:00etara bitartean, non haurrek eta gurasoek eskulanak egiteko aukera izango duten. 11:30ean hainbat taldetako mintzalagunen topaketa egingo dute beraien arteko harremanak sustatzeko asmoz, eta jarraian, talde argazkia aterako dute.
Eguerdian, 12:00etatik 14:00etara, ZarautzTrik taldeko trikitilariak eta Jalgi Dantza Taldeko kideak ibiliko dira herriko kaleak girotzen.
Eguraldi txarra egiten badu, Musika Plazan izango dira ekintzak.