Hondartzako Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da igandean 11:45ean hasita, eta hemendik aurrera liga eta kopa bereizita jokatuko dute neskek. Bigarren fasean sartuko dira, alegia.
Antolatzaileek sailkapenaren arabera egin dute banaketa, eta hala, Maria Jauregi Ligan lehiatuko dira Napar Berri-Limos, Kebidek, Kupela Taberna eta Katixa Kafetegia. Emilio Olazabal Kopan, berriz, Kirkilla Enea Jatetxea, Euskalduna Taberna, Itxas-Lur Taberna eta Lukas Ardotegia.
Nesken bigarren fase hori kontuan hartuta, sailkapena eta egutegia eguneratu egin dituzte, eta gauza bera egingo dute datorren astelehenean, zehaztuta geldituko direlako mutilen kanporaketak.