Meza eta bazkaria egingo dituzte bihar Iñurritzan, Aingeru Guardakoaren egunaren harira

Onintza Lete Arrieta 2022ko otsailaren 28a

Iñurritzako eliza zabalik egongo da 10:00etatik meza amaitu arte, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara. Meza 12:30ean izango da, eta ondoren, bazkaria izango da Iñurritzako jubilatuen elkartean, beren eguna dutelako. Gainera, aurten 90 urte egingo dituzten bazkideak omenduko dituzte elkartekoek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide