Udaberri Jubilatuen Elkarteak bazkideen ohiko batzarra egingo du martxoaren 16an

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 24a

Udaberri Jubilatuen Elkartea.

Iaz, pandemiaren ondorioz ezin izan zuen egin Udaberri Jubilatuen Elkarteak urtero egin ohi duen bazkideen ohiko batzarra. Aurten, ordea, posible izango dute, eta prentsa ohar bidez dei egin diete elkarteko bazkideei batzarrean parte har dezaten.

Martxoaren 16an izango da, Modelo aretoan. Lehen deialdia 18:00etan egingo dute, eta bigarrena, berriz, 18:30ean. Elkarteak azaldu du urteko ohiko batzarra "erabaki organo gorena" dela, eta bazkideak bertan egotea "funtsezkoa" izango dela "elkartearen egungo egoera eta epe laburrerako etorkizuna" kontuan hartuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide