Martxan jarri du udalak jendaurreko ikuskizunak, jolas jarduerak, jaiak, kirol eta kultur ekitaldiak, azokak eta bestelakoak egitean bide publikoaren okupazioa arautzen duen ordenantzaren eguneratzea. Horretarako, parte hartze prozesua abiatu dute. Dagoeneko udalak egin ditu hainbat aldaketa proposamen ordenantzan, eta albiste honetan atxikita dagoen dokumentuan ikus daitezke ordenantzan lehen idatzita zegoena, eta aldaketa proposamenekin geratzen den testu berria.
Martxoaren 9a bitartean, interesa dutenek ekarpenak egin ditzakete ordenantzaren amaierako testua hobetzeko. Ekarpenak honako helbide elektroniko honetara egin beharko dira: jaiak@zarautz.eus.