Zarauzko Udalak Lilatoirako autobusa jarriko du

Zarauzko Hitza 2022ko otsailaren 24a

Martxoaren 6an izango da aurten emakumeen korrika lasterketa, eta autobus horretan joan-etorria egin nahi duenak aurrez eman beharko du izena, Aritzbatalde kiroldegiko harreran.

Zarauzko Udalak autobusa antolatu du martxoaren 6an Donostian egingo den Lilatoira joan-etorria egin dezaten parte hartzaileek. Zerbitzua erabili nahi duenak izena aurrez eman beharko du Aritzbataldeko kiroldegiko harreran, eta autobusaren irteera ordua eta tokia ere zehaztuta daude dagoeneko: 09:00etan abiatuko da autobusa Aritzbataldeko biribilgunetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide