Zarauzko Koordinadora Feministak hainbat ekitaldi antolatu ditu Martxoaren 8aren harira

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 23a

2020an bazkaria egin zuten Putzuzulo gaztetxean. (Utzitakoa)

Emakume langileen eskubideen alde mobilizatzeko, hausnarketarako nahiz festarako tarteak prestatu ditu aurten ere Zarauzko Koordinadora Feministak.

Feministok Elkarrekin lelotzat hartuta, aldarri feministak kalera aterako dituzte beste urte batez Martxoaren 8aren bueltan. Aurtengoan, mobilizaziorako, hausnarketarako nahiz festarako tarteak prestatu ditu Zarauzko Koordinadora Feministak.

Egitaraua

  • Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. 18:00etan, Lege Zaharren enparantzan, plaza apaintzeko hitzordua. 19:00etan, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta, manifestazioa.
  • Martxoak 10, osteguna. 18:30ean, Emakumeen* Etxean hausnarketa-solasaldia: Nolako zaintza sistema komunitarioa behar dugu?
  • Martxoak 12, larunbata. 18:00etan, Musika Plazatik hasita, trikipoteoa eta errezitaldi kolektiboa. Egun osoan zehar, Morroxka Eguna Putzuzulo gaztetxean (bazkaria, dantza eta festa).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide