Zelaiondoko Bola Taldeak emaitza onak lortu ditu asteburuan Añorgako bolatokian

Onintza Lete Arrieta 2022ko otsailaren 22a

Jesus Morales, Roberto Ostolaza, Joxe Mari Etxebeste eta Sergio Aristi. Añorgako bolatokian (Argazkia: Zelaiondo Bola Taldea).

Roberto Ostolazak, Jesus Moralesek eta Sergio Aristik aurreneko, hirugarren eta laugarren postuak lortu zituzten igandean Lehendakari Txapelketaren bigarren jardunaldian.

Zelaiondoko Bola Taldea fin ibili zen herenegun, igandea, Añorgako (Donostia) bolatokian.  Lehendakari Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten han, eta aurreneko postua zarauztarrentzat izan zen; Roberto Ostolazarentzat, hain zuzen. Jesus Moralesek eta Sergio Aristik, berriz, bigarren eta laugarren egin zuten.

Taldekoek azaldu dute "txapelketako bolatokirik zailenetakoa" dela Añorgakoa, eta zarauztarrek "maila ona" erakutsi zutela. Ostolazak 45 brila lortu zituen, eta 44 brila hurrengo hiru sailkatuek, tartean Moralesek eta Aristik. 

Bolada onean dabiltza zarauztarrak. Otsail hasieran, hain zuzen, Binakako Gipuzkoako Bola Txapelketa irabazi zuten Goretti Belokik eta Elena Aldazek. Hemen irakurgai elkarrizketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide