Oinordetzaren eta testamentuen inguruko hitzaldia izango da etzi, herriko jubilatuentzat

Maria Maya Manterola 2022ko otsailaren 21a

Udaberri Jubilatuen Elkarteak oinordekotzaren eta testamentuen inguruko hitzaldi argigarria eskainiko du etzi, asteazkenarekin, Udaberri eraikineko lehenengo solairuan. 

Zarauzko Udaberri Jubilatuen Elkarteak hitzaldia antolatu du etzirako, asteazkenarekin. Udaberri eraikineko lehenengo solairuan izango da 17:00etan, eta oinordekotzaren eta testamentuaren inguruko azalpenak emango dituzte bertan, gazteleraz. 

Euskal lege zibilaren aplikazio eremuaz, testamentuzko oinordetzaz edota testamentua egiteko askatasunaren mugaz arituko dira, besteak beste. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide