Heriotza duina izango du hizpide Iñaki Peñak datorren astelehenean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 22a

Iñaki Peña Bandres medikua. (Amaia Urbieta Arruti)

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bihotzetik elkarteak antolatuta, eta herriko hainbat erakunde zein eragilek babestuta, heriotza duinari buruzko solasaldia izango da hilaren 28an, datorren astelehenean, Antoniano aretoan.

Zaintza aringarrietako mediku eta Zarautz Herri Zaintzailea elkarteko kide den Iñaki Peñak eskainiko du hitzaldia. 18:30ean hasiko da, eta bertaratzeko aurrez izena eman beharko da, 656 74 83 91 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Informazio gehiago eskuragarri dago www.bihotzetik.org webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide