Ez dute hutsik egin asteburuan eskubaloiko talde nagusiek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 21a

Aialaren urtarrileko norgehiagoka bat. (Luis Epelde)

Bi garaipen berrirekin, sailkapenaren goiko aldean jarraitzen dute Amenabarrek eta Aialak uneotan.

Irabazi beharreko partidak jokatu dituzte asteburuan bai Amenabarrek, bai Aialak; eta biek ala biek lortu dute esperotako emaitza.

Amenabarrek Teucroren aurka jokatu du partida (sailkapeneko azken postuan dagoen taldea) asteburuan, eta 25-30 gailendu da Zarauzko taldea Pontevedran (Galizia). Aialak, berriz, bere taldeko azken postuan den Loyolaren aurka jokatu du Iruñean, eta 23-29 emaitzarekin gailendu dira zarauztarrak.

Zilarrezko Ohorezko Mailan, sailkapeneko laugarren postuan dira Zarauzko bi taldeak uneotan, liga erregularra amaitzeko sei partidaren faltan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide