Zirimiria izan dute lagun plaieroetan

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 20a

Tarteka zirimiria egin badu ere, eguraldiak nolabait ere eutsi egin dio eguerdian eta ez ditu zapuztu Hondartzako Futbol Txapelketako partidak . Emakumezkoek zazpigarren jardunaldia izan dute jokoan, eta gizonezkoek, berriz, zortzigarrena. Beti bezala, askotariko jokaldiak eta golak izan dira, eta emaitzak ere batzuen gustukoak eta, aitzitik, besteen desatseginekoak. Nolanahi ere, kirol ekitaldi atseginaz gozatu dute beste behin ere parte hartzaileek, baina baita ikustera bertaratu diren herritarrek ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide