Arkamurka natur taldeak antolatuta, Zarauzko Hezeguneen III. Eguna ospatu dute gaur goizean. Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, 25 lagun inguru elkartu dira, eta auzolanean aritu dira Iñurritza biotopoan, hainbat multzotan banatuta, zaborra biltzen, landare inbaditzaileak kentzen eta beharrezkoak diren mantentze lanak egiten.
2022 ots 18 ingurumena