Zarauzko Hitzaren zozketak

Keia eta Serge kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2022ko otsailaren 18a

Gaur, ostirala, 20:00etan hasiko da emanaldia Modelo antzokian. Zarauzko Hitzak Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean.

Gaur, ostirala, Keia eta Serge taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Modelo antzokian, 20:00etan hasita. Zarauzko Hitzak Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten irakurleen artean, eta Mitxel Gorrotxategi eta Martin Sarasti izan dira irabazleak. Irabazleek Modelo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide