Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Estitxu Ortolaiz argazkilariaren Axalian lana izango dute hizpide. Photomuseumen dago ikusgai argazki erakusketa otsailaren 27ra arte, eta argazkilaria bera bere lanaz mintzatuko da biharko saioan.
Hondarribiako artistak bere proiektuaz hitz egingo du. Itsasoari, arrantzari eta bere familiari egindako omenaldia da Photomuseumeko hormetan paratuta dagoena.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.
Irakurri hemen Ortolaizi Zarauzkohitza.eus-en egindako elkarrizketa.