Horren ostean, 20:00etan, Ithaka eta Goma 2 taldeen kontzertuak entzuteko aukera izango da, gaztetxean bertan.
Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak Gazte Eskola Politikoak abiarazi zituen iazko azaroan, eta hirugarren saioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etatik aurrera, Putzuzulo gaztetxean elkartuko dira krisi kapitalistaz ikasteko eta hausnartzeko.
Horren ostean, 20:00etan, Ithaka eta Goma 2 taldeen kontzertuak entzuteko aukera izango da, gaztetxean bertan.