Asteburuko Modeloko ekitaldietarako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 14a

Datorren asteburuan antzerki eta kontzertu bana izango dira Modelo aretoan. Batetik, Keia taldeak eta Serge bakarlariak kontzertua eskainiko dute ostiralean, 20:00etatik aurrera. Bestetik, 7 urtetik gorako haurrei zuzendutako Ikimilikiliklik antzezlana izango da igandean, 16:45etik aurrera.

Zarauzkohitza.eus-ek emanaldi bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Ikimilikiliklik antzerkiaren zozketarako, egin klik hemen.

Keia eta Sergen kontzertuetarako zozketarako, egin klik hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide