Alkortak eta Ostolazak ezin izan dute finala irabazi Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2022ko otsailaren 14a

Ezkerretik hasita, Gorka Ostolaza eta Iker Alkorta, larunbateko finala amaitutakoan (Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa).

Zarauztarrek 25-11 galdu zuten gomazko paletako partida larunbatean Oiartzunen Iker Larrarte eta Julen Zelaiaran bikotearen kontra. 22 urtez azpikoetan aritu dira lehian. 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuten larunbat arratsaldean Oiartzungo Madalensoron Iker Alkorta eta Gorka Ostolaza zarauztarrek, baina txapela aurkarientzat izan zen; Iker Larrarte eta Julen Zelaiaran bikotearentzat, hain zuzen.

22 urtez azpikoen gomazko paletako finala 25-11 galdu zuten zarauztarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide