Garaipen garrantzitsua lortu du Amenabar Zarautzek asteburu honetan

Zarauzko Hitza 2022ko otsailaren 13a

Jokalariak, atzo, pozarren garaipenarekin (Argazkia: Amenabar Zarautz).

Zarauztarrek 28-24 emaitzarekin irabazi zioten atzo Aritzbatalden Acanor Novas Valinox taldeari, eta pozarren da taldea, igoera fasetik gertuago jarri baititu garaipenak.

Amenabar Zarautzek sailkapeneko goiko multzoan egon nahi du, eta astean zehar esana zuten atzoko partida garrantzitsua zela horretarako, eta zaleei dei egina zieten Aritzbataldera bertaratzeko.

Bada, aurreko asteetako emaitza txarrei buelta eman, eta atzo garaipena eskuratu zuten, Acanor Novas taldeari 28-24 emaitzarekin irabazita. Igoera fasetik gertuago daude orain. Bosgarren dira sailkapen orokorrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide