Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako prebentzio arloak antolatuta, haurrentzako masaje ikastaroa izango martxoa eta apirilean zehar, eta dagoeneko eman daiteke izena. Azalaren bitartez, "haur jaio berriaren zentzuak estimulatu eta maitasunez elikatzea" du helburu ikastaroak, eta otsailaren 25a izango da izena emateko azken eguna.
Ikastaroa 0-9 hilabete bitarteko umeei zuzenduta dago, hots, oraindik lau hanketan mugitzen ez diren umeentzat, eta Irati Bergara fisioterapeuta eta haur masaje hezitzaileak (AEMI-IAIM) eskainiko du. Saioak martxoaren 4ean, 11n, 18an eta 25ean, eta apirilaren 1ean izango dira, eta ordubete inguruko iraupena izango dute. Zarauzko haurreskolan izango dira saioak, eta interesa dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroa egiteko.