Juanito Lopetegi ZKEko futbolaria eta kapitaina izandakoa astearte honetan hil da 63 urterekin, eta klubak doluminak eman nahi izan dizkio senide eta lagunei. Sare sozialetan hala jarri du: "Zarautz KE Futbola osatzen dugunok doluminak adierazi nahi dizkiegu Juanitoren senide eta lagunei. Juanito futbol jokalari eta kapitain bikaina izan zen".
"Bitxikeria bezala", klubak azaldu du Lopetegik sartu zuela Asti futbol zelaiko aurreneko gola.
Lopetegiren omenez, gaur minutu bateko isilunea gordeko dute Astiko futbol zelaian, Euskal Ligako Jubenil mutilen partidaren atarian. 15:45ean izango da hori.