Gaur jakingo da bigarren Goya saria lortzen duen Alazne Ameztoik

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 12a

Soinu onenaren Goya sarietarako hautagaia da zarauztarra, Maixabel filmean egindako lanagatik. Sari banaketa ekitaldia Valentzian izango da, eta 22:00etan hasiko da.

Gaur gauean egingo du Espainiako Zinema Akademiak Goya Sarietarako 36. edizioko sari banaketa ekitaldia, Valentziako (Herrialde Katalanak) Palau de les Arts jauregian, 22:00etatik aurrera. Sarietarako izendatuen artean, Alazne Ameztoi zarauztarra dago; soinu onenaren atalean Maixabel filmean egindako lanagatik, Javi Ferro eta Candela Palencia taldekideekin batera. Ameztoirekin batera, soinu onenaren Goya saria irabazteko hautagaien artean dira El buen patronMadres paralelas eta Tres filmetako soinu arduradunak ere.

Honakoa izendapena jasotzen duen bigarren aldia da, eta izendatu zuten lehengo aldi hartan Goya saria bereganatu zuen zarauztarrak. Izan ere, 2020an saria eman zioten La trinchera infinita filmean egindako lanagatik.

Soinurik onenaren izendapenaz gain, beste hainbat sarietarako ere izendatu dute Iciar Boillainen Maixabel filma; hala nola film onenaren sarirako, zuzendari onenaren sarirako, aktore protagonista onenaren sarirako, gidoi original onenaren sarirako edota musika original onenaren sarirako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide