Paletako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute Alkortak eta Ostolazak

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 11

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala jokatuko du Zarautzek bihar, Txost taldearen aurka. Partida Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan izango da, 16:30etik aurrera.

Zarauzko bikotea Iker Alkortak eta Gorka Ostolazak osatuko dute, eta nor baino nor ariko dira Txosteko Julen Zelaiaran eta Iker Larrarteren aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide