Zelai azpibide gaineko bidegorriaren zubia bota dute

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 11

Zelai azpibideko zubia erautsita. (Aritz mutiozabal)

Tren geltoki berriko eta  trenbideko obrak direla medio, atzo arratsaldetik hasi eta gaur goizaldera arte lanean aritu dira Zelai azpibideko zubian, Lapurdi kaleko bidegorria igarotzen zen zatia. Hain justu ere, guztiz erautsi dute. Atzo arratsaldean hasi ziren garabiak zubia birrintzen eta gertutik pasatu zirenak ikusminez jarraitu nahi izan zuten momentua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide