Mugi sistema osatzen duten Gipuzkoako udaletan garraio publikoa sustatzeko hitzarmenaren proposamenaren ildo nagusiak aurkeztu zituen atzo Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok, Foru Aldundiaren Jauregian, Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendariarekin batera. Guztira, 11 udalerri daude sartuta Mugi sistemaren barruan, eta Zarautz horietako bat da.
Hitzarmen-proposamenak lau urteko iraupena izango du, eta urteko 1.354.733 euroko dirulaguntza-lerro bat izango du; udalerri bakoitzari finkatutako kopurua demografia eta erabilera irizpideen araberakoa izango da, eta Zarautzera 64.220 euro bideratuko lirateke urteko. Hitzarmen honen helburua da "laguntzea hiri garraio publiko irisgarriago, unibertsalago eta eraginkorrago bat garatzen" Mugi sisteman txertatuta dauden udalerriek zerbitzua ematerakoan.
Lagun honek, era berean, udalei aukera emango die beren udalerrietako hiri garraioaren defizitari aurre egiteko, Lurraldebuseko geltokien mantentzean inbertitzeko, eta mugikortasun planen garapenarekin lotutako ekintzak eta programak ezartzeko.