Saharautz elkartasun taldeak janari bilketa abiatu du aste honetan kanpamenduetan dauden sahararrei laguntzeko. Herriko ikastetxeetan eta merkatalguneetan jasotzen ari dira materiala, eta bihar izango da horretarako azken eguna. Fronte Polisarioak bost gai biltzeko eskatu du batez ere: azukrea, atun latak, konpresak, dilistak eta arroza, hain zuzen ere.