Gela programaren barruko gaurko saioan Yasujiro Ozu zinema zuzendari japoniarra eta haren obra izango dira protagonista. Japoniako zinemagileen artean gehien eragin zuenetarikoa izan zen Ozu. Photomuseum Argazki eta Zinema museoan izango da jardunaldia bihar arratsaldean; ohi bezala, 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.