Tudor Nazare Tow Surfing Challenge txapelketa jokatzen ari dira gaur, eta hasiera batean Axi Muniain surflari zarauztarra bertan lehiatzekoa zen. Tamalez, ordea, positibo eman du eginiko test proban, eta etxean geratu behar izan du. Halaxe jakinarazi du bere Instagram kontuan, bera eta Francisco Porcella atoiakidea "positiboak" direla. Bide batez, gainerako lehiakideei zorte ona opatu die.