'Juan Sebastian Elkano: bere unibertsoa' hitzaldia antolatu du Udaberrik

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 9a

Udaberri Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrari buruzko hitzaldia izango da datorren astean. Fernando Txueka historialari getariarrak Juan Sebastian Elkano: bere unibertsoa izeneko solasaldia eskainiko du hilaren 16an, asteazkenarekin, Antoniano aretoan. 18:00etan hasiko da saioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide